Repsol YPF

Logo Repsol

Ruta

Hemen nago: Hasiera > ... > Energia etxean > Erreportajeak > Energia-etxea
Dutxan uraren tenperatura kontrolatzea

Txorrota termostatikoek, oro har, dutxari eta bainu dutxari egokituak, tenperatura hautagailu bat edukitzen dute eskala graduatuarekin uraren tenperatura hautatzeko. Horiei esker, etxean ur eta energia asko aurrezten da.

Erabiltzaileak dutxatzerakoan izaten duen arazoetako bat uraren tenperatura egokia doitu beharra da. Bi txorrota baditu (beroa eta hotza), biak tanteatu beharko ditu tenperatura egokia lortzeko. Aginte bakarreko txorrota badu, agian, denbora gutxiago beharko du ur beroa eta hotza tanteatzen, baina bi kasuetan ere, ura eta energia alferrik galtzen dira. Berokuntza-sistemetako tenperatura kanpoko faktoreei lotuta dago, esaterako, higiezineko etxebizitza desberdinetan ur beroaren aldi bereko eskariari, klimatologiari (izozteen ondorioz, hodiek berotzeko denbora gehiago behar izaten dute), hoditeriaren presio-aldaketei eta abarri. 

Tenperatura eskuz erregulatzerakoan, kontsumitzailea arestian aipatutako baldintzei menpekotuta geratzen da eta, batzuetan, dutxa hartzea atsegingarria izan beharrean, batere atsegina ez den errutina bihurtzen da. Gainera, behin gustuko sentsazio termikoa lortzen denean, erabiltzaileak txorrota ez du ixten hasierako eragiketa errepikatu beharrik ez izateko; horrela, ordea, ur asko alferrik galtzen da. 

Garaiak zertan diren ikusita, etxean ura eta energia aurrezteko edozein jarduera ezinbestekoa izango da ekologia, iraunkortasuna eta ingurumenarekiko errespetuaren alorrean. Horregatik, txorrota termostatikoen aldeko apustua oso egokia da zentzu guztietan. Scientifique et Technique des Industries Climatiques batzordeak eginiko azterketan, Ecología y Desarrollo Fundazioak argitaratua (www.ecodes.org), aginte bakarreko txorrotak termostatikoekin alderatzen dira.  Elkarte horrek dioenaren arabera, txosten hori egiteko, tipologia desberdinetako 354 etxebizitzetako tenperatura erregulatzeko hasierako faseko kontsumo-balioak soilik hartu ziren kontuan. Emaitzak nahiko onak izan ziren, txorrota termostatikoek aginte bakarreko txorrotekiko (zeinak, era berean, erruletazko bi aginteko txorrotak baino eraginkorragoak diren) %16 aurrezten zutela egiaztatu baitzen. Kontsumo elektrikoaren murrizketa %7 - %17 bitartekoa izan zen. 

Funtzionamendua eta tipologiak

Mota askotako txorrota termostatikoak daude merkatuan; izan ere, enpresek kontsumitzaileen ohiturak goitik behera aldatu dituzten produktu batetik abiatu eta hori etengabe berritzeko joera izaten dute. Abangoardiako zenbait sistemek erabiltzailearentzat konfort handiagoa eta uraren eta energiaren aurrezpen handiagoa lortzera bideratutako mota guztietako gailuak gehitzen dituzte. Horiek emari erregulatzaileak; nahiz eta ur beroak irten, txorrotari ukipenera hotz eusten dioten sentsoreak; eta tenperatura 38 º C-tan blokeatzen duten segurtasun-botoiak gehitzen dituzte. Modeloa zenbat eta sofistikatuagoa izan, orduan eta garestiagoa da. 

Alabaina, azken urteetan txorrota termostatikoek izandako garapen teknologikoen aurrerapenei esker, horien kostua murriztuz joan da aginte bakarreko nahasgailuen antzeko prezioa edukitzera iritsiz. Hain zuzen ere, zenbait enpresek kit termostatikoak eskaintzen dituzte aginte bakarreko zeramikazko kartutxoak ordezkatzeko. Horrela, oso modu errazean, aginte bakarreko txorrota arrunta txorrota termostatiko bihur daiteke, horrek dakartzan abantailekin.

Aplikatutako teknologiaren arabera, bataren eta bestearen artean desberdintasunak egonagatik, kasik txorrota termostatiko guztien estaldura, xehetasunak edo diseinua material termosentikorren erabileran (metalen maila desberdinak) oinarritzen dira, tenperaturaren arabera okertzen eta tiratzen direnak. Soluzio ohikoenek, gainera, diafragma dute, fluido hegazkorrekin, eta argizarizko kapsula-sistema bat. Mekanismo horiek behar bezala egokituz, tenperaturaren kontrol egokia lortzen da eta tenperaturaren aldaketa zakarrak eragozten dira. Horrela, behin horretarako agintearekin tenperatura aurrez hautatuta, erabiltzailea tenperaturaz ahaztu daiteke, xaboia emateko txorrota itxi dezake eta xaboia kentzeko berriro ireki. 

Txorrota arruntak txorrota termostatikoez ordezkatzea ez da batere konplexua brikolajeko jarduerak gauzatzen trebea den edonorentzat. Zenbait markek jarraibide egokiak ekarri ohi dituzte urrats zuzenei buruzko gomendio zehatz eta guzti: txorrota zaharren desmuntaia eta berriaren muntaia (ezkutuak nola jarri, azkoinak nola estutu eta txorrota nola jarri). Hiru aholku egiteko horri ekin aurretik; ur beroaren eta hotzaren giltza nagusia itxi; giltza ingelesa eskura eduki eta pieza guztiak behar bezala ahokatu.   

Lotura durten artikuluak:
Komuna altzariz nola jantzi
Feng Shui, apaintzeko era harmoniatsua

2007 ko azaroa k 12


Confianza online-ra sarrera

Informazio-oharra: Gaztelaniazko jatorrizkoaren itzulpena. Desadostasunik egonez gero, gaztelaniazko bertsioa gailenduko da.